1937ko martxoaren 31 batzordearen eraketa

Gaur, urtarrilaren 25ean, 1937ko martxoaren 31 batzordea eratu da Durangoko Udalak bultzaturik. Batzorde honen eraketa Durangoko Udalak 2016ko abenduaren 28an eginiko erakunde-adierazpenaren emaitzetako bat da, zeinetan Durangok jasan zituen bonbardaketak oroitarazteko antolatuko diren ekimen eta ekintza guztiak koordinatzeko Udalaren babesean batzorde berezia sortzea erabakitzea aldarrikatu zen, besteak beste.

1937ko martxoaren 31 batzordea zabalik dago Durangoko elkarte zein herritarrentzat, baina eratzean EAJ, EHBildu, Herrien Erabakia, PSE-EE, Gerediaga Elkartea, Durango 1936 Elkartea, Aranzadi Zientzia Elkartea eta Ongi Etorri Rojava-Kobane taldeetako ordezkariek parte hartu dute.

Hurrengo batzarra otsailaren 2an izango da, arratsaldeko 17:00etan, Durangoko Arte eta Historia Museoan. Erabiliko diren gaiak bonbardaketa oroitarazteko ekintza egingarriak zehaztea eta bonbardaketaren erantzuleen aurkako auzi-jartzearen prozesua aztertzea izango dira.