Joan den asteazkenean, martxoak 29, Kurutzesantu Museoan aurkeztu genuen 2023ko Urtekaria. Urtekariaren zati handi bat gertuko memoriari lotuta dator. Joan den mendeko 60ko hamarkadan eta 70ekoan Guardia Zibilaren Hidalgo kapitainaren aginduetara aritu zen Informazio Brigada da gai nagusia.
Brigada horrek, Brigadilla legez ezagunagoa, atxiloketak, torturak eta jarraipenak egiteaz gainera, eskuma muturreko taldeen laguntzaz atentatuak ere egin zituen. Horretaz guztiaz ari gara, nagusiki, gure grabeketen funtsean oinarritutako artikuluen bitartez. Bestalde, eta gai horri lotuta, Juan Mari Arregik idatzi du Hidalgo kapitainak halako gosez aurkitu gura izan zituen Boletín de Noticias del País Vascoren egileei buruz.
Gerra garaiko eta osteko memoriarekin lotuta, Jimi Jimenez elkarrizketatu dugu Durangoko hilerriko hobi komunaren gainean. Amaitzeko, Jon Irazabalek nazien konzentrazio esparru batean hildako Lorenoz Gaztelumeni Bilbaori buruzko artikulu bat idatzi du.
Urtekaria ohiko salmenta puntuetan erosi ahalko da (Durangoko Hitz, Urrike eta Arteka liburu-dendetan, Etxebarria prentsa-saltokian, Iurretako kopistegian, eta Iurretako Bodeguilla eta La Guipuzcoana tabernetan), edo gure webguneko lotura honetatik deskargatu.