Domeka honetarako irgarrita genuen "Agurrik gabeak" ekitaldia bertan behera uztera derrigortuta gaude osasun egoera dela-eta. Halaxe eskatu digu Durangoko udalak eta egoki iritzi diogu Durango 1936 elkartetik ere.
Durangoko emakumeen kartzela itxi zela 80 urte betetzen direla gogoratzeko ekitaldia zen aurtengoa. Ekitaldirik egingo ez badugu ere, laster gure webgune honetan argitaratuko dugu Maria Gorosarri elkartekide eta EHUko irakasleak gaiaren gainean idatzitako artikulua.