"Agurrik gabeak" ekitaldia eta urtekariaren aurkezpena

Gaur, azaroak 6, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian ekimen bi aurkeztu ditugu. Batetik urtero egin ohi dugun "Agurrik Gabeak" ekitaldia. Bestetik, aurten estrainekoz argitaratu dugun elkartearen urtekaria.

AGURRIK GABEAK

- Azaroaren 11an, arratsaldeko 18:00etan Plateruena Kafe Antzokian izango da.- Borrokalari antifaxistak omentzeaz gainera, aurten, 1976ko martxoaren 3ko Gasteizko gertakariak izango ditugu gogoan.

DURANGO 1936 URTEKARIA
Bestetik, aurten, lehenengoz, Durango 1936 kultur elkarteak errebista formatuan argitaratuko duen Urtekaria. 24. orrialdeko publikazio honen helburuak hurrengoak dira (hemen deskargatu daiteke):


- Durango eta Durangaldeko memoria historikoaren gaineko jardunari beste bultzada bat ematea.

- Gure webgunean (www.durango1936.org) bilduta dugun, eta aldiro elikatzen ari garen, funtsa ezagutzera ematea (100 bideo-elkarrizketa, 1500 bideo mozketa, agiriak, argazkiak, albisteak...)

- 1936ko altxamendu faxistaren eta osteko errepresioaren ondorioz isildutako bizipen ugariei ahotsa ematea.


Aldizkarian ondorengo erreportajeak eta elkarrizketak aurkituko dituzu:


ERREPORTAJEA
“Patxi Zurikarai: heriotza zigorretik alkatetzara”?

Emakumeak preso: konpromiso politikoa ukatu gura izan zieten.


ELKARRIZKETAK

Antonio Cabello (Komunista klandestino baten bizipenak Durangon)

Juan Mari Eskubi (Juan Eskubi Urtiaga, Durangoko defentsa batzordeko buru fusilatuaren semea eta Durango 1936 elkarteko lehenengo presidentea)

Uri Ruiz Bikandi (Hizkuntzaren kontzientzia eta kontzientzia soziala frankismo betean)

Jimi Jimenez (Nondik hasi gure familiako desagertuen bila. Aranzadiko eta Durango 1936 kultur elkarteko kidea).

KOLABORAZIOAK
Joseba Sarrionandia (hiru poema, euretatik bi aurretik argitaratu gabeak)

Irati Eguren Arrruti (ilustrazioak)

Zaloa Fuertes (argazkiak)

Maria Gonzalez Gorosarri (Emakumeak preso artikulua)
Katalin Garaita Zurikarai (“Libertad zuen izena”)

Aitziber Irigoras (Patxi Zurikarairi buruz)?

Jon Irazabal (Patxi Zurikarairi buruz)