Berrizko herriak 1936ko estatu kolpe faxistari aurre egitearren fusilatutako, kartzelan edo frentean hildako, zein biktima izandako berriztar guztiak oroitzeko eta gorazarre egiteko ekitaldia egingo du beste behin ere, datorren astelehenean, irailak 11.
Deialdia arratsaldeko 18:00etarako da, Felipe Urtiaga enparantzan. Kereilarako testigantzen entrega ekitaldia izango da lehenik eta ostetik hainbat ekitaldi programatu dira (informazio gehiago kartelean).