Gaur goizaldean Gurutzi Arregi azpeitia durangarra zendu da. Gurutzi gerra garaian jaio zen Lemoan eta umetan etorri zen Durangora. Kulturaren alde hainbat alorretan lan handia egin du Gurutzik.
Kulturaren alde lan handia egin du Gurutzik. Besteak beste, Kurutziaga Ikastolaren eta Gerediaga Elkartearen sortzaileetakoa izan zen. Diktaduraren gogorra ezagutu zuen eta haren aurka aritu zen. Diktadura osteko Durangoko lehen udalbatza demokratikoan zinegotzia izan zen (kultura zinegotzia). Durangoko Arte eta Historia Museoaren sustatzaileetakoa ere izanzen. Eusko Ikaskuntzako zuzendaritzan sartu zen lehen emakumea izan zen Gurutzi Arregi. Hainbat lan egin du, nekatu gabe, azken hatsa eman arte, euskal kulturaren alde, bereziki etnografiaren arloan.