Hirugarren urtekaria aurkeztu dugu

Gaur goizean Durangoko Arte eta Historia Museoan aurkeztu dugu gure elkartearen  hirugarren urtekaria. Berez, 2020an argitaratzekoak ginen baina pandemiaren eraginez atzeratu egin behar izan dugu. Beste hainbat gairen artean Jon Irazabali (Gerediaga Elkarteko kidea, memoria historikoan aditua) egindako elkarrizketa sakona, eta 1978ko ekainaren 23an, Apatan (Atxondo) guardia zibilek metrailatuta hildako Jose Emilio Férnandez Pérezen historia bildu ditugu.

 

Urtekarian goian aipatutako gaiez gainera, kolaboratzaile eskuzabalei esker, hurrengoak ere landu ditugu: Berrizko fusilatuak, Mañariako emakume errepresaliatuak, Durangoko emakumeen kartzela…

Urtekaria laster jarriko dugu salgai ohiko puntuetan (jakinaraziko ditugu laster). Edozelan ere, bertsio digitala hementxe bertan deskargatu dezakezue.