Gaur, urtarrilak 22, Durango 1936 elkarteko ordezkaritza bat Bartzelonara hurbildu gara, bertan, Modelo Kartzelan II Trobada Xarxa de Ciutats contra la Impunitat Franquista jardunaldia garatzen ari baita.
Bertan inpunitate frankistaren kontrako hirien sarean parte hartzen duten zenbait alkatek hitz egingo dute, hala nola, Iruñekoak, Gasteizkoak, Bartzelonakoak edo Zaragozakoak, eta baita oroimen historikoaren arloan eta frankismoaren krimenen aurka diharduten hainbat elkartetako ekintzaileek ere, Coordinadora Estatal de la Querella Argentinakoak tartean
Bertan dira baita Durangoko Alkatea eta hainbat zinegotzi, Elgetako Alkatea, eta Durangoko bonbardaketen aurkako kereila daroan abokatua, Anais Franquesa.
Jendez gainezka dago aretoa, eta hainbat entzule eta partaide zutik dira.
Ea Durangoko Udalbatzarrak sarean sartzea erabakitzen duen, eta faxismo frankistak eginiko krimen eta autoritarismo ekintzen aurka gogor eta tinko egiten den.