Atzo, irailaren 11az, Berrizen, gorazarrea egin zieten Felipe Urtiaga plazan1936-1939ko gerran fusilatuei, frentean hildakoei, atxilotuei, kartzelan hildakoei eta errepresaliatu beriztarrei. Ekitaldia Berriz 1936 Gogoratzen elkarteak antolatu zuen berrizko udalbatzarraren laguntzaz.
Izan ere, 82 urte bete dira Berrizko alkatea zen Felipe Urtiaga fusilatu zutela. Arratsaldeko 6etan 200 lagun inguru bildu ziren eta elkarteko eta udaleko ordezkariek hartu zuten hitza. Ekitaldian Ariztimuño batailoiaren ereserkia abestu zuten berrizko musikariek (Julian Narbaiza gudari berriztarraren senitartekoek utzitako partitura batetik atera dute abestia. )
19:00eatn “Berriztarrak frentean” hitzaldia eskaini zuen Maite Arrizabalagak Kultur Etxean.
Anboto astekariaren webgunean kantaren bideoa.