Webgunea berritu dugu

Aspaldian isilik egon gara, ez geldi horregatik. Codesyntaxeko lagunekin webguneari berritu bat eman diogu. Aldaketa honen arrazoia izan da gure elkarrizketen funtsa ageriago jartzea. Azken batean Durango 1936 elkartearen altxor nagusia urteotan guztietan egindako 110 elkarrizketak dira (1500 bideotik gora atera ditugu haietatik).

Aurrerantzean gure berri sarriago eta egokiago izango duzuelakoan, laster arte!