Andereak Elkarteak eta Durango 1936 Elkarteak Durangoko Emakume Kartzelan preso izandako emakumeen omenezko ekitaldia antolatu dugu zapatu honetarako.
Ekitaldia datorren azaroaren 27an, eguerdiko 12:30ean izango da, Bruno Mauricio Zabala kalean (Durangoko Emakume Kartzela izan zen eraikinaren aurrean).
Azken 15 urteetan urtero omenaldia (Agurrik Gabeak) egin izan diegu 1936ko estatu-kolpe faxistari aurre eginez euren bizitza askatasunaren, justiziaren, II. Errepublikaren eta Euskal Herriko nazio-eskubideen alde eman zuten durangarrei. Aurten, bereziki, emakume presoak izango ditugu gogoan.