Durango 1936 Elkartearen hirugarren urtekaria eskuratzeko salmenta puntuak.
Jose Antonio (1927, Oñati) eta Dora (1932, Durango) Lasagabaster Arrizabalaga neba-arrebek Donostian eman dute euren bizialdia. Euren aita, Julio Arrizabalaga, sortzez oñatiarra, Durangoko udal bandako tronpeta eta udaleko uren kobratzailea zen 1936ko altxamendu faxista gertatu zenean. Errepublikanoa zen.
1937ko marxoaren 31ko bonbardaketaren ostean Durangotik ihes egin eta familia ez zen ...
Durango 1936 Elkartearen hirugarren urtekaria eskuratzeko salmenta puntuak.
Gaur goizean Durangoko Arte eta Historia Museoan aurkeztu dugu gure elkartearen hirugarren urtekaria. Berez, 2020an argitaratzekoak ginen baina pandemiaren eraginez atzeratu egin behar izan dugu. Beste hainbat gairen artean Jon Irazabali (Gerediaga Elkarteko kidea, memoria historikoan aditua) egindako elkarrizketa sakona, eta 1978ko ekainaren 23an, Apatan (Atxondo) guardia zibilek metrailatuta hildako Jose Emilio Férnandez Pérezen historia bildu ditugu.
Euskal Herria Memoria duen herria da. Asko dira gure zauri irekiak eta ez ditugu ahaztu nahi indarkeria-adierazpen ugarik eragindako marka horiek. Gure nahia da inork ez dezala inoiz, ez hemen, ez inon, gauza bera jasan. Ezin baititugu ahaztu gure gertuko historian izandako Giza Eskubideen urraketa guztiak. Horregatik, bizikidetza eraikitzeko erabaki irmoa dugu, inolako bazterketarik eta diskriminaziorik gabeko memoria, alegia.