Martin Barreña Elizegi hil da

Martinek 8 urte zituen altxamendu faxista gertatu zenean. Berehala ikusi zituen anaia nagusiak miliziano legez. Gipuzkoako osabak ere Durangora heldu ziren errepresiotik ihesi. Martxoak 31ko bonbardaketak gertatu zirenean Durangon zegoen eta, ondoren, amarekin eta neba-arreba gazteekin erbesterako bidea hartu zuen, Normandiaraino.

Normandiatik itzuleran, anaia zaharrena eta osaba biak, Nicolas Barreña, Joakin eta Ramon Elizegi, desagertuta zeuden, eta egundo ez ziren itzuli. Egundo ere ez du jakin non hil zuten anaia. Aita eta Paco anaia ere kartzelan edo trabajadoreetan zeuzkaten. Gosea eta errepresioa bizi izan zituen gerra-ostean ere.


1951ean, Maiatzaren 1ean greba egitearren atxilotu eta hiru hilabete egin zituen Jaenen preso, Paco eta Javier anaiak ere zigortuta zeudelarik arrazoi berberagatik.

Martinek eta bere neba-arrebek sekula ez zuten etsi anaia Nikolasen gorpuaren bilaketan. Bideoan Martin ageri da anaia Alberto eta semearekin, Pontejosen (Kantabria, Espainia), anaia Nikolas desagertu zen lekuan.

 

Informazio gehiago hemen: http://durango1936.org/eu/elkarrizketatuak/barrenatarrak-pontejosen