Albisteak

Jon Lasuen Goikolea otxandiarra zendu zen joan den astean

Joan den astean, urtarrilaren 15ean utzi gintuen Jon Lasuen Goikolea otxandiarrak 97 urte zituela. Otxandioko bonbardaketan aita, bi anaia eta hiru lehengusu galdu zituen Jonek eta hala kontatu zigun Durango 1936 elkartearentzat egindako elkarrizketan orain urte batzuk. Arina bekio lurra.

"Agurrik gabeak" ekitaldia eta urtekariaren aurkezpena

Gaur, azaroak 6, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian ekimen bi aurkeztu ditugu. Batetik urtero egin ohi dugun "Agurrik Gabeak" ekitaldia. Bestetik, aurten estrainekoz argitaratu dugun elkartearen urtekaria.

Frankismoaren biktimei gorazarrea Berrizen irailaren 11an

Frankismoak berriztarrak erahil zituela 81 urte betetzen diren honetan, biktima guztiak omenduko ditugu berriro, zigorgabetasunaren kontrako gure borrokan berretsiz. Argentinako kereilari dagokionez emandako aurrerapausuen inguruko informazioa eskainiko dugu.
Bestalde, modu anonimoan errepresioaren kontra borrokatu ziren eta euren ideia eta familiak defendatu zituzten emakume ausartak omenduko ditugu.

Jose Luis Ibarra hil da

Jose Luis Ibarra Pagaldai 1932ko apirilaren 14an jaio zen Durangon. 1936an faxistek jotako estatu kolpeak eta osteko gerrak erabat baldintzatu zuen bere bizitza eta famliarena. Aita eta osaba fusilatuak, ama erbestean hila, aitite modu krudelean eraila… Galtzaileen aldean egotearen ondoriorik latzenak bizi izan zituen Jose Luisek eta bere familiak.

Durango 1936 elkarteari eskainitako elkarrizketa osoa hemen.

Txiki eta Ruso gogoan

Asteon beteko dira 40 urte, maiatzaren 11an hain zuzen ere, Alberto Garcia Marmol Ruso eta Jose Mari Arrazola Ania Txiki durangarrak guardia zibilak Gernikan hil zituela. Urteurrena oroitzeko Txiki et Rusoren lagunek zenbait ekitaldi prestatu dituzte aste honetarako. 

Martin Barreña Elizegi hil da

Martinek 8 urte zituen altxamendu faxista gertatu zenean. Berehala ikusi zituen anaia nagusiak miliziano legez. Gipuzkoako osabak ere Durangora heldu ziren errepresiotik ihesi. Martxoak 31ko bonbardaketak gertatu zirenean Durangon zegoen eta, ondoren, amarekin eta neba-arreba gazteekin erbesterako bidea hartu zuen, Normandiaraino.

Castet Eguna 2018

Gaur, apirilak 22, askatasunaren, errepublikaren eta Euskal Herriko nazio-eskubideen alde faxismoaren aurka borrokan jardun dutenak omentzeko XXVI. Castet eguna ospatu da Zaldibarren.

 

 

XXVI. Castet Eguna apirilaren 22an

Hilaren 22an ospatuko da aurtengo Castet Eguna Zaldibarren. Hogeita seigarren ekitaldia izango da aurtengoa. Goizeko 10:00etan udaletxeko plazan egina dago zita Santamañezarrera igotzeko. Tontorrean ikurriña jarri eta argazkia egin ostean, berriro ere herrian hainbat ekintza antolatu ditu Castet Elkarteak: lore esakintza udaletxeko plazan, kalejira eta ekitaldia 13:00etan Castet elkartean. Ondoren bazkaria izango da.