Albisteak

Hirugarren urtekaria aurkeztu dugu

Gaur goizean Durangoko Arte eta Historia Museoan aurkeztu dugu gure elkartearen  hirugarren urtekaria. Berez, 2020an argitaratzekoak ginen baina pandemiaren eraginez atzeratu egin behar izan dugu. Beste hainbat gairen artean Jon Irazabali (Gerediaga Elkarteko kidea, memoria historikoan aditua) egindako elkarrizketa sakona, eta 1978ko ekainaren 23an, Apatan (Atxondo) guardia zibilek metrailatuta hildako Jose Emilio Férnandez Pérezen historia bildu ditugu.

Memoria osoa bizikidetzaren alde

Euskal Herria Memoria duen herria da. Asko dira gure zauri irekiak eta ez ditugu ahaztu nahi indarkeria-adierazpen ugarik eragindako marka horiek. Gure nahia da inork ez dezala inoiz, ez hemen, ez inon, gauza bera jasan. Ezin baititugu ahaztu gure gertuko historian izandako Giza Eskubideen urraketa guztiak. Horregatik, bizikidetza eraikitzeko erabaki irmoa dugu, inolako bazterketarik eta diskriminaziorik gabeko memoria, alegia.

"Agurrik gabeak" ekitaldia bertan behera

Domeka honetarako irgarrita genuen "Agurrik gabeak" ekitaldia bertan behera uztera derrigortuta gaude osasun egoera dela-eta. Halaxe eskatu digu Durangoko udalak eta egoki iritzi diogu Durango 1936 elkartetik ere.

Orain 80 urteko etorkizuna

Aurten betetzen dira 80 urte Durangoko emakumeen kartzela itxi zutenetik. Neverseko mojen komentuan jarri zuten faxistek kartzela hori eta estatuko punta guztietatik ekarri zituzten emakumeok. Maria Gorosarrik, EHUko irakaslea eta Durango 1936 elkarteko kidea bera, idatzi du kartzela hari buruzko sarrera interesgarri bezain ezinbestekoa hau.

1936ko Irailaren 25a: bonbardaketa eta fusilamenduak

 Laurogeita lau urte atzera, 1936ko irailaren 25ean faxisten hegazkinek lau bonba jaurti zituzten Durangon, horietako bat Ezkurdiko frontoian. Hamabi lagun hil zituen bonba horrek. Frontoian pilotan eta inguruan atseden hartzen ari ziren milizianoak eta errefuxiatuak izan ziren hildakoak. Tartean ez zegoen durangarrik. Hildako milizianoen kideek, mendekuz, Durangoko kartzela asaltatu eta preso zeuden hogeita bi durangar bertatik atera eta uriko kanposantuan fusilatu zituzten.

 

 

 

Martin Villaren deklarazio egunean protesta bilkura Iruñeko auzitegian

Datorren ostegunean, irailaren 3an, Maria Servini epaile argentinarrak Martin Villa, frankismoaren ministroa izandakoa, deklaratzera deitu du. Servini epaileak Martin Villari frankismoaren garaian gizateriaren aurka egindako hainbat hilketaren inguruko polizia jardueraren ardurak egozten dizkio, hala nola, Gasteizko 1976ko martxoaren 3koak, 1978ko San Ferminetako egindako erasoa, Euskal Herrian Amnistiaren aldeko II Asteako hilketarenak, eta Madrilen, Bartzelonan, Alacanten, Tenerifen, Malagan eta beste zenbait tokitan gertatutakoak.

 

 

Gurutzi Arregi etnografo durangarra hil da

Gaur goizaldean Gurutzi Arregi azpeitia durangarra zendu da. Gurutzi gerra garaian jaio zen Lemoan eta umetan etorri zen Durangora. Kulturaren alde hainbat alorretan lan handia egin du Gurutzik.

Webgunea berritu dugu

Aspaldian isilik egon gara, ez geldi horregatik. Codesyntaxeko lagunekin webguneari berritu bat eman diogu. Aldaketa honen arrazoia izan da gure elkarrizketen funtsa ageriago jartzea. Azken batean Durango 1936 elkartearen altxor nagusia urteotan guztietan egindako 110 elkarrizketak dira (1500 bideotik gora atera ditugu haietatik).